Gogoratu


 

  • HABE Liburutegia: azken hilabeteetan, zenbait egokitzapen egin behar genituela eta, HABE Liburutegia itxita egon da, baina dagoeneko bukatu ditugu lanak, eta, GOGORATU, otsailaren 14tik aurrera ohiko zerbitzuak eskura izango dituzula ohiko ordutegian. HABE Liburutegia

  • Herri euskaldun batean bizi bazarete, etxean lau baino gehiago zarete eta logela bat libre badaukazue euskara ikasle bat udako hilabeteetan zuekin hartzeko, oraintxe da garaia. Egonaldiak familia euskaldunetan.

  • EUSKARA HOBETZEN Egunero Euskadi Irratian, eta euskara egokiaren bidetik, neurri-neurriko irratsaioa duzu, zure euskara hobetzen laguntzeko pentsatua. Laburra eta didaktikoa. Gogoan hartu ordutegia:

    Goizez: 06:58 etan
    Eguerdian: 12:58 etan
    Arratsaldean: 18:05 etan

    Era berean, dagoeneko, Bizkaia irratiak ere EUSKARA HOBETZEN saioa abian ipini du: astelehenetik barikura bitartean, goizeko 11:30etan. Barikuetako saioa berezia izango da, izan ere, herri-hizkerei buruz egingo dute berba.

  • Euskara ikasi, hobetu edo EGA atera nahi al duzu? GOGORATU otsailean euskaltegi gehienek matrikulaldi berria irekitzen dutela.